Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

alfa27/stock.adobe.com

OROITZAPENAREN KANPAINA

Jesusek krimena kenduko du

Jesusek krimena kenduko du

 Jesusek badaki zer den krimena eta injustizia jasatea. Merezi gabe akusatu, ilegalki jipoitu, injustiziaz epaitu eta kondenatu, eta modu mingarri batean exekutatu zuten. Errugabea zen arren, maitasunez «bere bizia eman zuen erreskate moduan» (Mateo 20:28; Joan 15:13). Jainkoaren Erreinuko Errege izanik, laster justizia ekarriko du lur osora eta krimenarekin bukatuko du betirako (Isaias 42:3).

 Bibliaren arabera, horrelakoa izango da mundua Jesusek aldaketak egin ondoren:

  •   «Itxaron pixka bat gehiago, eta gaiztoak desagertuko dira; zeuden lekura begiratu eta ez dira dagoeneko han egongo. Mantsoek jasoko dute lurra, eta sekulako bakeaz gozatuko dute bete-betean» (37. Salmoa 10, 11).

 Zer egin dezakegu Jesusek dagoeneko guregatik egin duena eta laster egingo duena eskertzeko? Lukas 22:19 aipuan, Jesusek bere jarraitzaileei bere heriotza oroitzeko esan zien. Horregatik elkartzen gara Jehobaren lekukoak urtero bere heriotzaren urteurrenean. Gurekin batera Jesu Kristoren heriotza oroitzera gonbidatzen zaitugu 2024​ko martxoaren 24​an, igandean.

Bilatu gertukoena