Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

ERNE SEGI!

Zer dio Bibliak irudiak beneratzeari buruz?

Zer dio Bibliak irudiak beneratzeari buruz?

 Catholic News Service albiste agentziaren arabera, 2022⁠ko martxoaren 25⁠ean San Petri basilikan izan zen zeremonian, Frantzisko aita santuak Mariaren irudiaren aurrean «begiak itxi eta, burua makurtuta, isilpean otoitz egin zuen». Bakea izateko «erregutu zion Mariari». Vatican News-eko albiste batek honakoa gehitu zuen: «Aita Santuak gizadiaren alde, bereziki Errusia eta Ukrainaren alde, Sagarapen Ekintzaren otoitza egin zion Andre Maria Birjinaren Bihotz Guztiz Garbiari».

 Zer uste duzu? Egokia al da irudiei otoitz egitea edo hauek beneratzea? Ikus ditzagun Biblia aipu batzuk:

  •   «Ez egin idolorik, ez irudirik, goian zeruan, behean lurrean nahiz lurpeko uretan dagoenetik. Ez ahuspeztu haien aurrean, ezta gurtzarik eman ere, ni, Jauna [“Jehoba” aNWT], zure Jainkoa, Jainko jeloskorra bainaiz» (Irteera 20:4, 5).

  •   «Haien idoloak, berriz, zilar eta urre dira, gizakien eskulan. Ahoa bai, eta hitzik ez dute; begiak bai, eta ikusten ez; belarriak bai, eta entzuten ez; sudurra bai, eta usaintzen ez; eskuak bai, eta ukitzen ez; oinak bai, eta ibiltzen ez; eztarrian hotsik atera ezin. Antzeko bihur bitez beraien egileak eta beraietan konfiantza dutenak!» (115. Salmoa 4-8).

  •   «Yaube naiz Ni; hau da nire izena; eta ez diot besteri nire aintza emango, ez nire dedua [edo gorespena] irudiei» (Isaias 42:8, Itun Zâr eta Berria, Erramun Olabide).

  •   «Ihes egiozue, beraz, idolatriari» (1 Korintoarrei 10:14).

  •   «Ibili kontuz idoloekin» (1 Joan 5:21).

 Bibliak irudiak beneratzeari buruz zer esaten duen jakiteko, irakurri «El punto de vista bíblico: Las imágenes» edo «D’après la Bible: Les images religieuses» artikulua, edo ikusi Onartzen al du Jainkoak idoloen erabilera? bideoa.

 Bestalde, Bibliak honako gaiei buruz zer esaten duen jakin nahiko duzu agian:

Photo credit: Vincenzo Pinto/AFP via Getty Images

a Jehoba da Jainkoaren izena (83. Salmoa 19 [83:18NWT]). Ikusi «Nor da Jehoba?» artikulua.