Bakardadearen pandemia | Zer dio Bibliak?
Mundu mailako txosten a baten arabera, gutxi gorabehera lau pertsonetatik bat bakarrik sentitzen da.
«Edonor sentitu daiteke sozialki isolatuta, adina edo nongoa den axola gabe» (Chido Mpemba, Munduko Osasun Erakundeko Gizarte Loturei buruzko Batzordeko presidentekidea).
Askok uste dute bakardade sentimenduak adinekoek edo isolatuta daudenek bakarrik dituztela. Baina gazteek, osasuntsu daudenek, arrakasta dutenek eta ezkonduta daudenek ere sentimendu hauek izan ditzakete. Besteekin denbora ez pasatzea eta bakarrik sentitzea kaltegarria izan daiteke pertsona baten osasun fisiko eta emozionalarentzat.
«Bakardadea sentimendu txar bat baino gehiago da», dio Vivek Murthy doktoreak, Estatu Batuetako zirujau orokorrak. Hurrengoa ere esaten du: «Sozialki isolatzearen hiltzeko arriskua eta egunero 15 zigarro erretzeagatik dagoen hiltzelko arriskua antzekoak dira».
Zer dio Bibliak?
Gure Sortzaileak ez du gu sozialki isolatzea nahi. Jainkoak gizakiok harreman on eta aberasgarriak izatea nahi du.
Biblia printzipioa: «Esan zuen Jainko Jaunak: “Ez da on gizona bakarrik egotea”» (Hasiera 2:18).
Jainkoak bere adiskideak izatea nahi du. Berarengana hurbiltzeko esfortzuak egiten baditugu, Berak ere berdina egingo duela promesten digu (Santiago 4:8).
Biblia printzipioa: «Zorionekoak bihotzez behartsu direnak, haiek baitute Jainkoa errege» (Mateo 5:3).
Jainkoak bera beste pertsonekin batera adoratzea nahi du. Hau egiteak emozionalki laguntzen gaitu.
Biblia printzipioa: «Lagun diezaiogun elkarri, maitasunean eta egintza onetan elkar gogoberotuz. Ez utzi batzarrera joateari, […] eta adoretu elkar» (Hebrearrei 10:24, 25).
Bakardadearen kontra borrokatzea zergatik den garrantzitsua jakiteko, irakurri «Soledad en la era de la comunicación» edo «La solitude à l’ère de la communication» artikulua.
a The Global State of Social Connections (Gizarte Loturen Egoera Globala), Meta-Gallup, 2023.