33. KANTA
Bota zure zama Jehobari
(55. Salmoa)
-
1. Mesedez entzun Jehoba,
beldurrez nago eta.
Taupaka daukat bihotza,
lagundu ene Aita.
(ERREPIKA)
Zuk zama berari bota,
eta sendo dizu eutsiko.
Inoiz ez zaitu utziko,
helduko dizu tinko.
-
2. Usoak bezala hegan
nahi nuke ihes egin.
Babes nazazu Jehoba,
lasai nago zurekin.
(ERREPIKA)
Zuk zama berari bota,
eta sendo dizu eutsiko.
Inoiz ez zaitu utziko,
helduko dizu tinko.
-
3. Jainkoari dei eginez
azaldu konfiantza.
Berak sendotuko gaitu,
harkaitz babesle baita.
(ERREPIKA)
Zuk zama berari bota,
eta sendo dizu eutsiko.
Inoiz ez zaitu utziko,
helduko dizu tinko.
(Ikusi Sal. 22:6 [22:5, NWT]; 31:2-25 [31:1-24, NWT] ere)