145. KANTA
Jainkoak promestutako Paradisua
-
1. Gure Aitak promestu digu
paradisu bat lurrean.
Bekaturik ez da izango,
biziko gara bakean.
(ERREPIKA)
Lurra guztiz aldatuta,
paradisu izango da.
Fedez ikusten badugu,
laster gozatuko dugu.
-
2. Jehobak hau promestu digu:
«Hilak altxatuko ditut».
Oso laster ahalko dugu
elkar goxo besarkatu.
(ERREPIKA)
Lurra guztiz aldatuta,
paradisu izango da.
Fedez ikusten badugu,
laster gozatuko dugu.
-
3. Jehobaren nahia betetzen,
Jesus agintzen ari da.
Aita, zenbat eskertzen dugun
maitasunez gu zaintzea.
(ERREPIKA)
Lurra guztiz aldatuta,
paradisu izango da.
Fedez ikusten badugu,
laster gozatuko dugu.
(Ikusi Mat. 5:5; 6:10; Joan 5:28, 29 ere)