Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

5. IKASGAIA

Zergatik etorri behar zenuke gure bileretara?

Zergatik etorri behar zenuke gure bileretara?

Argentina

Sierra Leona

Belgika

Malaysia

Jende askok elizara joateari utzi dio. Zergatik? Ez kontsolamendurik, ezta galdera garrantzitsuak erantzuteko laguntzarik ere ez duelako aurkitu. Zergatik joan behar zenuke, orduan, Jehobaren lekukoen bileretara? Zer aurkituko duzu bertan?

Elkar maitatzen eta zaintzen dutenen artean egotearen poza. Lehenengo mendean, kristauak kongregazioetan antolaturik zeuden. Jainkoa zerbitzatzeko, Idazki Sainduak aztertzeko eta bata bestea indartzeko biltzen ziren (Hebrearrei 10:24, 25). Maitasun giroan elkarturik, lagun minen artean, hau da, anai-arreba kristauen artean zeudela sentitzen zuten (2 Tesalonikarrei 1:3; 3 Joan 14, 15). Guk ere eredu hori segitu eta zoriontasun bera sentitzen dugu.

Biblia-printzipioak praktikan nola jarri ikasteko aukera ezin hobea. Biblian adierazten den moduan, gizon, emakume eta haurrak batera biltzen ziren. Gure bileretan, ongi prestaturiko irakasleek, biblia-printzipioak praktikan nola ipini erakusten digute Biblian oinarrituz (Deuteronomioa 31:12; Nehemias 8:8). Guztiok hartu dezakegu parte galdera-erantzunen bidezko saioetan, baita abestien kantuan ere. Honela, Jainkoa goratu eta berari ohore emateko aukera dugu (35. Salmoa 18).

Jainkoarenganako fedea indartzeko parada bikaina. Paulo apostoluak honakoa esan zion bere garaiko kongregazio bati: «Izan ere, zuek ikusi nahian nago, [... ] zuek eta nik batera dugun sinesmenean elkar adoretzeko» (Erromatarrei 1:11, 12). Bileretan gure fedekideekin sarri elkartzeak, gure fedea eta biblia-printzipioen arabera bizitzeko hartu dugun erabakia indartzen du.

Nahi al duzu hurrengo bilerara etorri zuk zeuk hau guztia ikusteko? Ongi etorri beroa egingo dizugu. Bileretara joateagatik ez dago ordaindu beharrik eta ez da diru-bilketarik egiten.

  • Zein eredu segitzen dute gure bilerek?

  • Zergatik joan behar genuke bileretara?