9. IKASGAIA
Zein da bileretako ikasgaiak prestatzeko modurik onena?
Jehobaren lekuko batekin Biblia ikasten ari al zara? Orduan, ziurrenik, ikasgaia aurrez aztertzen saiatzen zara. Era berean, kongregazioko bileretan aztertuko dena aurrez ikertzea oso lagungarria izango zaizu. Ohitura onak izanez gero, emaitzak ere, onak izango dituzu.
Erabaki ezazu noiz eta non ikasi. Noiz jarri dezakezu arreta osoa ikasteko? Goizean goiz lanean hasi aurretik? Edota gauean, haurrak oheratu ondoren? Ikasten denbora asko pasa ezin baduzu ere, erabaki ezazu zenbat denbora eman dezakezun ikasten eta ez utzi ezerk hori egitea oztopatu dezan. Aurkitu leku lasaia eta itzali arreta jartzen uzten ez dizuten gauzak, hala nola, irratia, telebista edo mugikorra. Ikasi aurretik otoitz egiteak, dituzun kezkak alde batera uzten lagunduko dizu eta, honela, Jainkoaren Hitzean kontzentratu ahal izango zara (Filipoarrei 4:6, 7).
Azpimarratu ezazu ikasgaia eta presta zaitez parte hartzeko. Hasi zaitez gai nagusia zein den ikusiz. Aztertu artikulu edo kapituluaren izenburua, baita azpititulu bakoitzak gaiarekin duen lotura ere. Honekin batera, errepasatu ideia nagusiak azpimarratzen dituzten irudi nahiz berrikusteko galderak. Ondoren, irakurri paragrafo bakoitza eta bilatu galderen erantzunak. Jarraian, irakurri aipatzen diren biblia-bertsetak eta ikasgaiarekin duten loturan pentsatu (Eginak 17:11). Galderaren erantzuna aurkitzen duzunean, azpimarratu hitz edo esaldi nagusiak, erantzuna gogoratzea errazagoa izateko. Honela bileran, nahi izanez gero, eskua altxatu eta, zure hitzak erabiliz, azalpen laburra eman ahal izango duzu.
Astero-astero bileretan aztertzen diren gaiak ikertzean, zure «altxor» preziatuari, hau da, Bibliari buruz duzun ezagutzari, ideia berriak gehituko dizkiozu (Mateo 13:51, 52).
-
Zein ohitura izan dezakezu bileretan aztertuko dena ikertzeko garaian?
-
Nola presta zaitezke bileretan parte hartzeko?