Zuzendari-batzordearen eskutitza
«Maisu ere izan behar zenukete» (Heb 5:12). Ez al da harrigarria? Jehobak, unibertsoan dagoen irakasle hoberenak, gu gonbidatzen gaitu berari buruz besteei irakastera! Jehobari buruz egia irakasteko eginkizun guztiak, familian, kongregazioan edo predikatze-lanean, pribilejio ederrak eta erantzukizun handiak dira. Nola bete ditzakegu?
Erantzuna Paulo apostoluak Timoteori idatzitako hitzetan dago: «Ardura zaitez Liburu Santuak irakurtzeaz, irakasteaz eta adore emateaz». Gainera, honakoa esan zuen: «Eutsi tinko, hori eginez, bai zeure burua, bai entzuleak salbatuko baitituzu» (1 Tm 4:13, 16). Biziak salba ditzakeen mezua daramazu. Beraz, ezinbestekoa da zure irakurketa eta irakaskuntza hobetzea. Liburuxka honek horixe egiten lagunduko dizu. Begira ezaugarri gutxi batzuk:
Orri bakoitzean biblia-aipu bat dago. Ikasgaiari lotutako biblia-printzipio bat edo ikasgaiaren adibide bat izan daiteke.
Jehoba «irakasle duzuen Jauna» da (Is 30:20). Liburuxka honek irakurle eta irakasle gaitasunak hobetzen laguntzen dizun heinean, ez ahaztu Jehoba dela gure mezuaren iturburua eta bera dela jendea erakartzen duena (Jn 6:44). Beraz, eska ezazu maiz espiritu santua otoitzean. Jainkoaren Hitza asko erabili. Arreta Jehobari zuzendu eta ez zeure buruari. Entzuleek Jehoba bihotz-bihotzez maita dezaten lagundu.
Gizakiei inoiz emandako mezurik garrantzitsuena irakasteko gonbidapena jaso duzu. Jainkoak ematen duen indarrean konfiantza jartzen duzunez, ziur gaude lortuko duzula (1 P 4:11).
Zure lankideak,
Jehobaren Lekukoen Zuzendari-batzordea