Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

6IKASGAIA

Biblia-aipuen aplikazio argia

Biblia-aipuen aplikazio argia

Joan 10:33-36

HELBURUA: Biblia-aipua irakurri ondoren ez pasa hurrengo ideiara besterik gabe. Ziurtatu entzuleek irakurtzen duzun aipuaren eta azaldu nahi duzun ideiaren arteko lotura argi ikusten dutela.

NOLA LORTU?

  • Hitz garrantzitsuenak bereizi. Biblia-aipua irakurri ondoren, ideia nagusiarekin lotura zuzena duten hitzak azpimarratu. Horretarako, hauek errepikatu edo galdera bat egin entzuleek hitz horiek zeintzuk diren jakiteko.

  • Ideia azpimarratu. Bertset bat arrazoi zehatz batengatik irakurri behar baduzu, azaldu ezazu bertseteko hitz garrantzitsuenek arrazoi horrekin duten harremana.

  • Aplikazio erraza egin. Saiatu ideia nagusiari laguntzen ez dioten garrantzirik gabeko xehetasunik ez komentatzen. Gaiari buruz zure entzuleek dakitena kontuan harturik, erabaki ezazu zenbat xehetasun behar dituzten ideia argi eta garbi ulertzeko.