5. IKASGAIA
Irakurketa zehatza
1 Timoteori 4:13
HELBURUA: Ozen irakurtzean, zehatz-mehatz egin.
NOLA LORTU?
-
Ondo prestatu. Pentsatu zergatik idatzi zen pasartea. Hitzak taldeka ipiniz praktikatu irakurketa, ez hitzak banan-banan irakurriz. Ziurtatu ez duzula hitzik eransten, irakurri gabe uzten edo ordezkatzen. Puntuazio-marka guztiak errespetatu.
-
Hitz bakoitza zuzen ahoskatu. Hitz bat nola ahoskatzen den ez badakizu, jo ezazu hiztegira, entzun argitalpenaren audioa edo eskatu laguntza irakurle on bati.
-
Argi hitz egin. Hitzak arretaz ahoskatu, burua tente mantenduz eta ahoa ondo irekiz. Silaba bakoitza ondo ahoskatzen saiatu.