13. IKASGAIA
Informazioaren balioa erakutsi
2 Timoteori 3:16
HELBURUA: Lagundu entzuleei gaiak beraien bizitzan nola eragiten dien ikusten eta erakutsi zer egin dezaketen ikasi dutenarekin.
NOLA LORTU?
-
Zure entzuleengan pentsatu. Entzuleek informazio hau entzuteko beharra zergatik duten hausnartu eta bereziki zerk lagunduko dien pentsatu.
-
Aurkezpen osoan zehar, azaldu entzuleei zer egin behar duten. Hasiera-hasieratik entzule bakoitzak «hau niretzako da» pentsatu beharko luke. Ideia nagusi bakoitza aztertzen duzun heinean, praktikan nola jarri erakutsi. Zehatza izan zaitez hori egitean.