44 IKASGAIA
Gustukoak al ditu Jainkoak ospakizun guztiak?
Jehobak guk bizitzaz gozatzea nahi du. Baita ospakizun batzuez ere. Baina gustukoak al ditu ospakizun guztiak? Nola erakutsi dezakegu Jehoba maite dugula gai honetan?
1. Zergatik ez ditu Jehobak ospakizun batzuk gustuko?
Agian honakoak harritzen zaitu: Ospakizun asko ez daude biblia-irakaspenetan oinarrituta edo jatorri paganoa dute. Ospakizun hauek, agian, erlijio faltsuarekin erlazionatuta daude. Beharbada, espiritismoarekin zerikusia izan dezakete edo arima hilezkorraren ideian oinarrituta egon daitezke. Ospakizun batzuek sineskeriekin edo zorte onaren sinesmenarekin lotura dute (Isaias 65:11). Jehobak bere zerbitzariei ohartarazten die: «Irten haien artetik, urrundu, ez ukitu ezer kutsaturik» (2 Korintoarrei 6:17). a
2. Nola sentitzen da Jehoba gizakiak modu desegokian ohoratzen dituzten ospakizunekin?
Jehobak gure «konfiantza gizakiagan» ez jartzeko ohartarazten digu (Irakurri Jeremias 17:5). Ospakizun batzuetan, agintariak, soldaduak edo gerrako heroiak ohoratzen dira. Beste batzuetan, nazio baten ikurrak ohoratzen dira edo bere independentzia ospatzen da (1 Joan 5:21). Eta beste batzuek, erakunde politiko edo sozialak ohoratzen dituzte. Nola sentituko da Jehoba pertsona edo erakunde bati desegokia den ohorea ematen badiogu? Eta hauek gainera bere nahiaren aurkako ideiak zabaltzen badituzte?
3. Zein jokabideren erruz bihurtu daitezke ospakizunak desegoki?
Bibliak «lasaikeria eta biziotan, jan-edan eta mozkorkerian» aritzea kondenatzen du (1 Pedro 4:3). Ospakizun batzuetan, pertsonek kontrola galtzen dute eta moralgabekerian erortzen dira. Jehobaren lagunak izaten jarraitzeko, moralgabekeria guztiz baztertu behar dugu.
SAKONDUZ
Aztertu nola poztu dezakezun Jehoba jai eta ospakizunei buruzko erabaki zentzudunak hartuz.
4. Jehoba desohoratzen duten ospakizunak baztertu
Irakurri Efesoarrei 5:10 eta aztertu elkarrekin:
-
Zer egin behar dugu jai bat ospatu edo ez erabakitzeko?
-
Zer ospakizun dira ezagunak bizi zaren lekuan?
-
Zure ustez, Jehoba pozten al dute ospakizun horiek?
Adibidez, pentsatu al duzu noizbait zer ikuspuntu duen Jainkoak urtebetetzeei buruz? Bibliak ez du Jehobaren zerbitzari bakar baten urtebetetzerik ere aipatzen. Baina, bere zerbitzariak ez ziren bi pertsonen urtebetetzeak aipatzen ditu. Irakurri Hasiera 40:20-22 eta Mateo 14:6-10. Ondoren, aztertu elkarrekin:
-
Zer lotura dute bi urtebetetzeek?
-
Zure ustez, zer pentsatzen du Jehobak urtebetetzeei buruz?
Hala ere, galdetu dezakezu: «Benetan axola al zaio Jehobari urtebetetze batean edo Biblian oinarrituta ez dagoen ospakizun batean parte hartzen badut?» Irakurri Irteera 32:1-8. Ondoren, ikusi BIDEOA eta aztertu elkarrekin:
-
Zergatik izan behar dugu argi zer den Jehobak onartzen duena?
-
Nola egin dezakegu hori?
Nola jakin dezakegu ospakizun bat Jainkoaren gogokoa ez dela?
-
Bibliako irakaspenen kontrako ideietan oinarrituta al dago? Erantzuna aurkitzeko, ikertu ospakizunaren jatorria.
-
Ohore desegokia ematen al die gizakiei, erakundeei edo ikur nazionalei? Jehoba guztiaren gainetik ohoratzen dugu eta arazo guztiak konponduko dituela ziur gaude.
-
Ospakizun horren ohiturak Bibliaren arauen aurka al doaz? Moralki garbi mantendu behar dugu.
5. Lagundu besteei zure sinesmenak errespetatzen
Jehobak gogoko ez duen ospakizun batean parte hartzera besteek presionatzen zaituztenean, ezetz esatea zaila izan daiteke. Azaldu zure erabakiak pazientziaz eta errespetuz. Hau nola egin dezakezun aztertzeko, ikusi BIDEOA.
Irakurri Mateo 7:12 eta aztertu elkarrekin:
-
Esan beharko al genioke Lekukoa ez den familiakide bati jai bat ez ospatzeko?
-
Jai bat ospatu ez arren, zure familiakideei maite eta estimatzen dituzula ziurtatu behar diezu. Nola egin dezakezu hau?
6. Jehobak gu zoriontsu izatea nahi du
Familia eta lagunekin guk ongi pasatzea nahi du Jehobak. Irakurri Kohelet 8:15 eta aztertu elkarrekin:
-
Nola erakusten du bertset honek Jehobak gu zoriontsu izatea nahi duela?
Jehobak bere herria pozik egotea eta elkarrekin ongi pasatzea nahi du. Ikusi BIDEOA gure mundu-mailako biltzarretan hau argi azaltzen dela ikusteko.
Irakurri Galaziarrei 6:10 eta aztertu elkarrekin:
-
Beharrezkoa al da ezagunak diren ospakizunetan parte hartzea «guztiei on» egiteko?
-
Zerk egiten zaitu zoriontsuago, ospakizun batengatik behartuta oparitzeak edo nahi duzulako emateak?
-
Zenbait Lekukok batzuetan zerbait berezia antolatzen dute beraien seme-alabentzako, edota opariak egiten dizkiete. Haurrak badituzu, zer gauza bereziak egin ditzakezu beraien alde?
ZER DIO JENDEAK? «Ez du axola ospakizun baten jatorria zein den. Inportanteena familia eta lagunekin denbora pasatzea da».
-
Eta zuk, zer esango zenuke?
LABURPENA
Guk familia eta lagunekin ondo pasatzea nahi du Jehobak. Baina gustuko ez dituen ospakizunak baztertzea ere nahi du.
Berrikuspena
-
Jehobak ospakizun bat gustukoa duen edo ez jakiteko, zer galdera egin ditzakegu?
-
Nola lagundu ahal diegu gure familia eta lagunei ospakizunei buruz hartu ditugun erabakiak ulertzen?
-
Nola dakigu Jehobak gu zoriontsu izatea eta ondo pasatzea nahi duela?
GEHIAGO IKASTEKO
Aztertu zeintzuk diren kristauok ospatzen ez ditugun jaiegun zehatzak.
«Zergatik ez dituzte ospatzen Jehobaren lekukoek jaiegun batzuk?» (Web artikulua)
Jainkoari guk urtebetetzeak ospatzea atsegin ez zaiola sinesten dugu. Aztertu lau arrazoi zergatia ikusteko.
«Zergatik ez dituzte Jehobaren lekukoek urtebetetzeak ospatzen?» (Web artikulua)
Gabonen garaian, Jehoba maite duten gazteek Bera poztu dezakete. Ikusi nola.
Milioika kristauek Gabonak ez ospatzea erabaki dute. Nola sentitzen dira hartutako erabakiaren ondorioz?
«Hobea den zerbait aurkitu zuten» (La Atalaya edo La Tour de Garde, 2012 abenduak 1)