Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

25 IKASGAIA

Zein da Jainkoaren helburua guretzat?

Zein da Jainkoaren helburua guretzat?

Gizakiok bizitza motza eta arazoz betea dugula onartzen du Bibliak (Job 14:1). Hau nahi al zuen Jainkoak guretzako? Horrela ez bada, zein da guretzako duen helburua? Noizbait beteko ote da? Aztertu Bibliaren erantzun animagarria.

1. Nolako bizitza nahi du Jehobak guretzat?

Jehobak guk ahalik eta bizitzarik onena izatea nahi du. Jehobak lehen gizakiak sortu zituenean, Adam eta Eba, paradisu zoragarri batean jarri zituen, Edengo lorategian. Orduan «bedeinkatu egin zituen, esanez: “Sor itzazue umeak eta ugaldu, bete lurra eta izan haren nagusi”» (Hasiera 1:28). Jehobak beraiek haurrak izatea, lur osoa paradisu bihurtzea eta animaliak zaintzea nahi zuen. Bere helburua hurrengoa zen: jende guztiak osasun perfektua eta betirako bizia izatea.

Egoera horretan bizi ez garen arren, a Jainkoaren helburua ez da aldatu (Isaias 46:10, 11). Oraindik ere, gizaki obedienteak egoera perfektuan betirako bizitzea nahi du (Irakurri Apokalipsia 21:3, 4).

2. Nola gozatu dezakegu bizitza zoriontsuaz gaur egun?

Jehobak bere gida jarraitzeko beharrarekin sortu gintuen. Horregatik, bera ezagutzeko eta adoratzeko desira dugu (Irakurri Mateo 4:4; 5:4-6). Bere lagun minak izatea, bere bideetan ibiltzea, bera maitatzea eta bera bihotz-bihotzez eta gogo osoz zerbitzatzea nahi du (Deuteronomioa 10:12; 25. Salmoa 14). Hori egiten dugunean, benetan zoriontsu izan gaitezke arazoak izan arren. Jehoba adoratzen dugunean, gure biziari zentzua aurkitzen diogu berak nahi duen moduan bizi garelako.

SAKONDUZ

Ikusi zer-nolako maitasuna azaldu zigun Jehobak lurra prestatzean eta zer erakusten duen bere Hitzak biziaren helburuari buruz.

3. Jehobak helburu zoragarria du gizakiontzat

Ikusi BIDEOA eta aztertu elkarrekin:

  • Zergatik sortu zuen Jainkoak gure planeta zoragarria?

Irakurri Kohelet 3:11NWT eta aztertu elkarrekin:

  • Zer ikasten dugu Jehobak guretzat duen helburuari buruz?

4. Jehobaren helburua ez da aldatu

Irakurri 37. Salmoa 11, 29 eta Isaias 55:11 eta aztertu elkarrekin:

  • Nola dakigu Jehobaren helburua ez dela aldatu?

5. Jehoba adoratzeak zentzua ematen dio gure biziari

Biziaren helburua jakiteak zoriontasuna eman ahal digu. Ikusi BIDEOA eta aztertu elkarrekin:

  • Nola lagundu dio Terumi-ri biziak duen helburua jakiteak?

Irakurri Kohelet 12:13 eta aztertu elkarrekin:

  • Jehobak gauza asko egin ditu gure alde. Orduan, nola erakutsi ahal diogu esker ona?

NORBAITEK GALDETU DEZAKE: «Zer zentzu du biziak?».

  • Zer erantzungo zenuke?

LABURPENA

Jehobak guk betirako bizitzaz gozatzea nahi du egoera perfektu batean lurrean. Jehoba bihotz-bihotzez adoratzen dugunean, gure biziak zentzua du, baita gaur egun ere.

Berrikuspena

  • Zer helburu zuen Jehobak Adam eta Ebarentzat?

  • Nola dakigu Jainkoak gizakiontzat duen helburua ez dela aldatu?

  • Nola aurkitu ahal diozu zentzua zure biziari?

Helburuak

GEHIAGO IKASTEKO

Aztertu Edengo lorategia benetan existitu zela azaltzen duten arrazoiak.

«Edengo lorategia benetan existitu al zen?» (La Atalaya edo La Tour de Garde, 2011 urtarrilak 1)

Ikasi zergatik egon gaitezkeen ziur lurrak betirako iraungo duela.

«Suntsitua izango ote da Lurra?» (Web artikulua)

Aztertu Bibliak biziaren zentzua aurkitzeari buruz dioena.

«Zein helburu du biziak?» (Web artikulua)

Guztia zuela uste zuen gizon batek, bizitzan falta zitzaiona aurkitu zuen. Ikusi nola lortu zuen hau.

Orain nire biziak zentzua du (3:55)

a Hurrengo ikasgaian, horrelako bizia zergatik ez dugun aztertuko dugu.