Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

05 IKASGAIA

Biblia Jainkoak guretzako duen mezua da

Biblia Jainkoak guretzako duen mezua da

Jehobak opari zoragarria egin digu: Biblia. Opari hau 66 liburu txikiagotan banaturik dago. Baina agian galdetzen zara: «Nondik dator Biblia? Nor da bere egilea?». Galdera hauek erantzuteko, aztertu dezagun Biblian dagoen Jainkoaren mezua nola iritsi zaigun.

1. Biblia gizonek idatzi bazuten, nola da posible Egilea Jainkoa izatea?

Biblia 40 bat gizonek idatzi zuten gutxi gora behera 1.600 urtetan zehar, K.a. 1513​tik K.o. 98​ra arte. Idazleak jatorri desberdinetakoak ziren. Hala ere, Biblian ez dago kontraesanik. Nola da posible? Jainkoa delako Bibliaren Egilea (Irakurri 1 Tesalonikarrei 2:13). Idazleek ez zituzten euren ideiak idatzi. Horren ordez, «Espiritu Santuak gidaturiko gizonak zirenez, Jainkoaren partetik hitz egin zuten» a (2 Pedro 1:21). Jainkoak bere espiritu santua erabili zuen, bere ideiak gizonei inspirazioz emateko (2 Timoteori 3:16).

2. Norentzat da lagungarria Biblia?

Bibliako berri onek «nazio, arraza, hizkuntza eta herri guztiei» laguntzen diete (Irakurri Apokalipsia 14:6). Gaur egun, Biblia beste edozein liburu baino hizkuntza gehiagotan eskuragarri dago. Berdin dio jendea non bizi den edo zein hizkuntzatan hitz egiten duen, ia mundu guztiak irakurri dezake Biblia.

3. Nola babestu du Jehobak Biblia?

Biblia asko irauten ez duten materialetan idatzi zuten, larruan eta papiroan, esaterako. Hala ere, Biblia maite zuten gizonek, kopia zehatzak egin zituzten. Pertsona boteretsu batzuek Biblia desagerrarazi nahi izan dute. Beste batzuek, ordea, euren biziak arriskuan jarri dituzte Biblia babesteko. Jehobak ez du utziko gurekin duen komunikazioa eteten. Bibliak dio: «Jainkoaren hitzak, ordea, betiko dirau» (Isaias 40:8).

SAKONDUZ

Aztertu gehiago ondorengoei buruz: Jainkoak nola inspiratu zituen gizonak Biblia idazteko, nola babestu zuen Biblia eta nola egin zuen eskuragarri gizaki guztientzat.

4. Bibliak bere Egilea nor den erakusten du

Ikusi BIDEOA. Gero irakurri 2 Timoteori 3:16 eta aztertu elkarrekin:

  • Biblia gizonek idatzi bazuten, zergatik deitzen zaio Jainkoaren Hitza?

  • Jainkoak gizakiei bere ideiak inspiratu zizkiela dio Bibliak. Hau sinestea arrazoitsua dela uste al duzu?

Idazkariak gutuna idatzi dezake, baina mezua diktatu dion pertsonarena da. Era berean, Biblia gizonek idatzi zuten, baina mezua Jainkoarena da.

5. Bibliak erasoak gainditu ditu

Bibliaren Egilea Jainkoa bada, berak hau babestea logikoa da. Historian zehar, gizon boteretsuak Biblia suntsitzen saiatu dira. Erlijioburuek ez zuten jendeak Biblia irakurtzerik nahi. Baina oposizioa eta heriotza mehatxuak jaso arren, pertsona askok euren biziak arriskuan jarri zituzten Biblia babesteko. Pertsona hauetako bati buruz gehiago ikasteko, ikusi BIDEOA eta gero aztertu elkarrekin:

  • Jende askok Biblia babesteko egin duena ikusi ondoren, irakurtzeko interes handiagoa al duzu? Zergatik?

Irakurri 119. Salmoa 97 eta aztertu elkarrekin:

  • Pertsona askok euren biziak arriskuan jarri dituzte Biblia itzuli eta zabaltzeko. Zerk bultzatu zituen hori egitera?

6. Pertsona guztientzako liburu bat

Biblia historian zehar gehien itzuli eta banatu den liburua da. Irakurri Eginak 10:34, 35 eta aztertu elkarrekin:

  • Zergatik nahi du Jainkoak bere Hitza hain itzulia eta zabaldua egotea?

  • Zer da Bibliari buruz gehien gustatzen zaizuna?

Munduko biztanleen ia

% 100​ak

Biblia du eskuragarri ulertzen duen hizkuntza batean

Biblia eskuragarri dago

3.000

hizkuntza baino gehiagotan

osorik edo atalen batean

Gutxi gorabehera argitaratutako aleen kopurua:

5.000.000.000

Beste edozein libururena baino askoz ere handiagoa

ZER DIO JENDEAK? «Biblia gizakiek idatzitako liburu zahar bat besterik ez da».

  • Eta zuk, zer uste duzu?

  • Zer frogek adierazten dute Biblia Jainkoaren Hitza dela?

LABURPENA

Biblia Jainkoaren Hitza da eta pertsona guztientzat eskuragarri egoteaz ziurtatu da.

Berrikuspena

  • Zergatik esaten dugu Jainkoak gizonak inspiratu zituela Biblia idazteko?

  • Ikasgai honetan Bibliari buruz aztertutako guztia kontuan izanik, zer azpimarratuko zenuke?

  • Jainkoak gurekin komunikatzeko ahalegin handiak egin dituela ikasi ondoren, nola sentitzen zara?

Helburuak

GEHIAGO IKASTEKO

Irakurri Bibliaren historiari buruz jatorrizko idazkietatik eta gaur egungo itzulpenetatik.

«Nola iritsi zitzaigun Biblia?» (¡Despertad! edo Réveillez-vous !, 2007 azaroa)

Ikusi Bibliak nola iraun duen hiru zailtasun handiren aurrean.

«Bibliaren biziraupen historia» (La Atalaya edo La Tour de Garde, 2016 4. zb.)

Ikusi batzuek zer arriskuri aurre egin zieten Biblia itzultzeagatik.

Biblia estimatu zuten (14:26)

Biblia askotan kopiatu eta itzuli da. Nola egon gaitezke ziur bere mezua ez dela aldatu?

«Urteetan zehar Biblia aldatu egin al da?» (Web artikulua)

a 7. ikasgaian azalduko den bezala, espiritu santua Jainkoaren indarra da.