Bataiatu behar al naiz?
37 KAPITULUA
Bataiatu behar al naiz?
Markatu ondorengo esaldiak egia ala gezurra diren:
Bataioa baldintza bat da kristau izateko.
□ Egia
□ Gezurra
Bataioaren helburu nagusia bekatuan ez erortzea da.
□ Egia
□ Gezurra
Bataioak salbamenerako bidea irekitzen du.
□ Egia
□ Gezurra
Bataiatzen ez banaiz, ez diot konturik eman beharko Jainkoari.
□ Egia
□ Gezurra
Nire lagunak bataiatzen ari direnez, ni ere bataiatzeko prest nagoela esan nahi du.
□ Egia
□ Gezurra
JAINKOAREN arauen arabera bizi al zara? Jainkoaren laguna izaten saiatzen al zara? Besteei zure fedeari buruz hitz egiten al diezu? Galdera hauei baiezko erantzuna ematen badiezu, normala da bataioan pentsatzea. Baina nola jakin dezakezu bataiatzeko prest zauden? Erantzuna jakiten laguntzeko, aztertu ditzagun goiko esaldien erantzunak.
● Bataioa baldintza bat da kristau izateko.
Egia. Jesusek bere jarraitzaileei bataiatzeko agindu zien (Mateo 28:19, 20). Bera ere gogo onez bataiatu zen. Horregatik, Jesu Kristo jarraitzeko, behar-beharrezkoa da bataiatzea. Baina horretarako, heldutasuna izan behar duzu eta bataiatu nahi duzula ziur egon behar zara.
● Bataioaren helburu nagusia bekatuan ez erortzea da.
Gezurra. Bataioarekin jendeari zure bizia Jehobari eskaini diozula erakusten diozu. Eta zergatik bataiatzen zara? Jehobak agintzen duen moduan bizi nahi duzulako eta ez zuk ezkutuan egin nahiko zenituzkeen gauza txarrak baztertzeko.
● Bataioak salbamenerako bidea irekitzen du.
Egia. Bibliak bataioa salbamenerako pauso garrantzitsua dela esaten du (1 Pedro 3:21). Baina honek ez du esan nahi bataioa arrisku guztien aurka babesten gaituen aseguru bat bezalakoa denik. Horren ordez, Jehoba maite dugulako eta bera betirako bihotz-bihotzez zerbitzatu nahi dugulako bataiatzen gara (Markos 12:29, 30).
● Bataiatzen ez banaiz, ez diot konturik eman beharko Jainkoari.
Gezurra. Santiago 4:17ak dio: «Nola on egin jakin eta egiten ez duenak bekatu egiten du». Hitz hauek guztioi aplikatzen digute, berdin dio bataiatuta gauden ala ez. Beraz, pentsatu ezazu: «Ulertzen al dut Jainkoak zer espero duen niregandik? Nire bizitza serioski aztertzeko heldutasuna al dut?». Hala bada, zure gurasoekin edo kristau heldu batekin hitz egin dezakezu. Beraiek bataioaren helburua betetzen lagundu ahal dizute.
● Nire lagunak bataiatzen ari direnez, ni ere bataiatzeko prest nagoela esan nahi du.
Gezurra. Bataiatzeko erabakia «gogo onez» hartu behar da eta bihotzetik atera behar du (110. Salmoa 3, NWT). Jehobaren lekuko izateak zer esanahi duen ondo ulertzen duzunean bakarrik bataiatu behar zara. Gainera, bataiatzeko ardura bete dezakezula seguru egon behar duzu (Kohelet 5:3, 4 [5:4, 5, NWT]).
Garrantzi handiko pausoa
Bataioak bizitza aldatuko dizu eta bedeinkapen asko ekarriko dizkizu. Baina, era berean, ardura serio bat ere bada. Zer ardura? Eskaintzan Jehobari promestutako guztia betetzea.
Bataiotik gertu al zaude? Hala bada, poz-pozik egoteko arrazoiak dituzu. Zergatik? Izan dezakezun pribilejiorik handiena izango duzulako: Jehoba bihotz-bihotzez zerbitzatzea eta berarentzat bakarrik bizi zarela erakustea (Mateo 22:36, 37).
AIPU NAGUSIA
«Beraz, senideok, Jainkoaren errukiarengatik erregutzen dizuet eskain ditzazuela zeuen gorputzak eskaintza bizi, santu eta Jainkoarentzat atsegingarri; horrela zerbitzu sakratua emango duzue zuen arrazoitzeko gaitasunaz» (Erromatarrei 12:1, NWT).
AHOLKUA
Gurasoen laguntzarekin, bilatu kongregazioan espiritualki aurreratzen lagundu ahal dizun norbait (Eginak 16:1-3).
BA AL ZENEKIEN . . .?
Bataioa ezinbestekoa da salbatzeko behar duzun ikurra jasotzeko (Ezekiel 9:4-6).
EKIN LANARI!
Bataiora iristeko, ondorengo Bibliako irakaspenei buruzko ulermena hobetuko dut: ․․․․․
Zer galdetu nahi diet nire gurasoei gai honi buruz? ․․․․․
ZER USTE DUZU?
● Zergatik da bataioa horren pauso garrantzitsua?
● Zergatik bataiatzen dira gazte batzuk azkarregi?
● Zergatik atzeratzen dute gehiegi gazte batzuek eskaintza eta bataioa?
[Iruzkina]
«Bataiatuta nengoela gogoratzeak, erabaki onak hartzen lagundu zidan. Horrela, ondorio txarretara eraman ahal ninduten erabakiak baztertu nituen» (Holly).
[Taula eta irudia]
Bataioari buruz sortzen diren galderak
Zer irudikatzen du bataioak? Urperatzea hiltzea bezala da, zure desiretan oinarritutako bizitza atzean utziz. Uretatik ateratzea berriro bizira itzultzea bezala da, baina oraingoan Jehobaren nahia egiteko.
Zer esan nahi du bizia Jehobari eskaintzeak? Zure buruaren jabe izateari uko egiten diozula eta honakoa promesten diozula Jehobari: Zure bizia bere nahia egiteko erabiliko duzula beti (Mateo 16:24). Horregatik, bataiatu aurretik zure bizia Jehobari eskaini behar diozu otoitz baten bidez.
Zer egin behar dut bataiatu aurretik? Bibliako irakaspenen arabera bizi behar duzu eta zure fedeari buruz hitz egin behar diezu besteei. Gainera, Jainkoarekin duzun adiskidetasuna sendotu behar duzu otoitza eta ikasketaren bitartez. Azkenik, zuk aukeratu duzulako zerbitzatu behar duzu Jehoba, eta ez besteek esaten dizutelako.
Adin zehatz bat eduki behar al dut bataiatzeko? Adina ez da garrantzitsuena. Hala ere, eskaintzak esan nahi duena ulertzeko moduko adina eta heldutasuna izan behar duzu.
Zer egin behar dut bataiatu nahi badut baina gurasoek zain egoteko esaten badidate? Gurasoek Bibliako printzipioak aplikatzeko denbora gehiago behar duzula pentsatzen badute, kasu egiezu. Bitartean, aprobetxatu ezazu denbora hau Jehobaren lagun hobea izateko (1 Samuel 2:26).
[Taula]
Fitxa
Bataiatzea pentsatzen al duzu?
Hurrengo galderek bide onetik zoazen aztertzen lagunduko dizute. Ah! Eta ez zaitez ahaztu aipuak erantzun aurretik irakurtzeaz.
Nola erakusten ari naiz Jehobarengan konfiatzen dudala? (71. Salmoa 5, NWT) ․․․․․
Nola erakutsi dut ongi dagoena eta gaizki dagoena bereizteko gaitasuna dudala? (Hebrearrei 5:14, NWT) ․․․․․
Zenbatero egiten dut otoitz? ․․․․․
Aipatzen al dut gauza zehatzik otoitzetan? Antzematen al da Jehoba maite dudala? (17. Salmoa 6, NWT) ․․․․․
Zer gustatuko litzaidake hobetzea otoitzetan? ․․․․․
Zenbatero aztertzen dut Biblia? (Josue 1:8) ․․․․․
Zer aztertzen dut nire ikasketa pertsonalean? ․․․․․
Zer helburu jarri nahi ditut nire ikasketa pertsonalean? ․․․․․
Zer kalitate du nire predikazioak? (Adibidez: Bibliako oinarrizko irakaspenak esplikatzeko gai al naiz? Itzultzen al naiz interesa dutenengana? Biblia-ikastaro bat hasten saiatzen ari al naiz?)
□ Bai □ Ez
Predikatzera ateratzen al naiz nire gurasoak ez atera arren? (Eginak 5:42)
□ Bai □ Ez
Zer helburu jarri nahi ditut predikazioan? (2 Timoteori 2:15) ․․․․․
Bilera guztietara joaten naiz edo askotan huts egiten dut? (Hebrearrei 10:25) ․․․․․
Nola hartzen dut parte bileretan? ․․․․․
Gurasoen baimena badut, bileretara joaten al naiz beraiek ez joan arren?
□ Bai □ Ez
Jainkoaren nahia egiteaz disfrutatzen dudala esango al nuke? (40. Salmoa 8, NWT)
□ Bai □ Ez
Gogoratu al dezaket beste gazteen presioari aurre egin diodan uneren bat? (Erromatarrei 12:2) ․․․․․
Zer egitea pentsatzen dut Jehobari diodan maitasuna inoiz ez itzaltzeko? (Judas 20, 21) ․․․․․
Nire guraso edo lagunek Jehoba zerbitzatzeari utziko baliokete, Jehoba zerbitzatzen jarraituko al nuke nik? (Mateo 10:36, 37)
□ Bai □ Ez
[Irudia]
Ezkontza bezala, bataioak bizitza aldatzen du. Ondo pentsatu beharreko erabakia da.