10 KAPITULUA
Jesus deabruak baino boteretsuagoa da
GOGORATZEN al duzu zergatik Jainkoaren aingeruetako bat Satanas bihurtu zen?… Berekoia zen eta bera adoratzea nahi zuen. Horregatik, Jainkoaren aurka jarri zen. Jarraitu al zioten Satanas Deabruari beste aingeru batzuk?… Bai. Biblian, Satanasen aingeru edo deabru deitzen zaie (Apokalipsia 12:9).
Sinesten al dute aingeru gaizto hauek Jainkoarengan?… Bibliaren arabera, deabruek Jainkoa existitzen dela sinesten dute (Santiago 2:19). Baina orain beldur dira. Zergatik? Jainkoak egin dituzten gauza txarrengatik zigortuko dituela dakitelako. Baina zer egin dute?
Bibliak dio aingeru hauek beraien zeruko tokia utzi zutela lurrera gizon bezala jaisteko. Lurreko emakume ederrekin sexu harremanak eduki nahi zituztelako egin zuten hau (Hasiera 6:1, 2; Judas 6). Zer dakizu sexu harremanei buruz?
Gizon eta emakume bat modu oso berezi batean elkartzen direnean, sexu harremanak dituztela esaten dugu. Ondorioz, amaren sabelean haur bat hazi daiteke. Sexu harremanak ezkonduta dauden bikoteek bakarrik izatea nahi du Jainkoak. Horrela, haur bat jaiotzen bada, senarrak eta emazteak zaindu dezakete. Baina gaizki dago aingeruek harreman hauek izatea.
Aingeruek giza gorputzak hartu eta lurreko emakumeekin sexu harremanak izan zituztenean, euren haurrak erraldoi bihurtu ziren. Pertsona hauek oso krudelak ziren eta besteei min egiten zieten. Ondorioz, Jainkoak uholde handi bat ekarri zuen erraldoi haiek eta jende gaizto guztia suntsitzeko. Baina zintzoak ziren pertsonak salbatzeko, Noeri kutxa handi bat eraikitzea eskatu zion. Uholde handian gertatutakoa gogoratzea garrantzitsua zela esan zuen Irakasle Handiak (Hasiera 6:3, 4, 13, 14; Lukas 17:26, 27).
Uholdea heldu zenean, badakizu zer gertatu zitzaien aingeru gaizto hauei?… Giza gorputzak utzi eta zerura bueltatu ziren. Baina dagoeneko ezin ziren Jainkoaren aingeru izan, beraz, Satanasen aingeru edo deabru bihurtu ziren. Eta zer gertatu zen hauen haurrekin, erraldoiekin?… Uholdean hil ziren, Jainkoa obeditu ez zuten pertsonekin batera.
Uholdea gertatu zenetik, Jainkoak ez die deabruei giza gorputzak berriro hartzen utzi. Ikusten ez ditugun arren, oraindik deabruak gu engainatzen saiatzen dira gauza txarrak egiteko. Inoiz baino arazo gehiago sortzen ari dira. Izan ere, zerutik lurrera bota dituzte.
Zergatik ezin ditugu deabruak ikusi?… Ikusezinak direlako. Baina ziur egon gaitezke bizirik daudela. Bibliak dio Satanasek mundu guztia engainatzen duela eta bere deabruek laguntzen diotela… (Apokalipsia 12:9, 12).
Gu ere engainatu al gaitzakete?… Bai, kontuz ibiltzen ez bagara. Baina ez dugu beldurrik izan behar. Irakasle Handiak, Deabruak bere gain ahalmenik ez zuela esan zuen esan zuen. Jainkoarengandik gertu mantentzen bagara, Satanas eta bere deabruengandik babestuko gaitu (Joan 14:30).
Deabruek guk zer gauza txar egitea nahi duten jakitea oso inportantea da. Pentsatu honetan: Zer gauza txar egin zituzten deabruek lurrera etorri zirenean?… Uholdearen aurretik sexu harremanak eduki zituzten emakumeekin, hori aingeruentzat debekatuta egon arren. Gaur egun ere, deabruei asko gustatzen zaie jendeak sexu harremanei buruzko Jainkoaren arauak ez jarraitzea. Galdera bat: Nork bakarrik izan beharko lituzke sexu harremanak?… Arrazoi duzu, ezkondutako bikoteek bakarrik.
Gaur egun, mutiko eta neska gazte batzuek sexu harremanak edukitzen dituzte, baina hau ez da ona beraientzako. Bibliak gizonezkoen organo genitalari, hau da, zakilari buruz hitz egiten du. Emakumeen organo genitalak alua izena du. Jehobak gorputzeko atal hauek helburu batekin sortu zituen eta, helburu horretaz, ezkondutako bikoteek soilik gozatzea nahi du. Jendeak Jehobak debekatzen dituen gauzak egiten dituenean, deabruak zoriontsuak dira. Adibidez, deabruei asko gustatzen zaie mutiko edo neska batek bestearen zakil edo aluarekin jolasten duenean. Eta guk ez ditugu deabruak poztu nahi, ezta?...
Deabruei asko gustatzen zaien beste zerbait ere badago. Badakizu zer den?... Biolentzia. Jehobak asko gorrotatzen du (11. Salmoa 5). Pertsona biolentoak krudelak dira eta besteei min egiten diete. Gogoratu, hori da erraldoiek, deabruen semeek egiten zutena.
Deabruei pertsonak izutzea ere gustatzen zaie. Batzuetan hilda dauden pertsonak direla esaten dute. Beraien ahotsak ere imitatu ditzakete. Horrela, hildako pertsonak bizirik daudela eta beraiekin hitz egin ahal dutela sinesten dute batzuek. Bai, deabruen erruz batzuek mamuetan sinesten dute.
Beraz, erne egon behar dugu Satanas eta bere deabruek gu ez engainatzeko. Bibliak ondorengo abisua ematen digu: «Satanasek berak argizko aingeru-itxurak» hartzen ditu eta bere zerbitzariek berdina egiten dute (2 Korintoarrei 11:14, 15). Baina deabruak gaiztoak dira. Ikusi dezagun zer egiten saiatzen diren gu beraiek bezalakoak izateko.
Nondik ikasten du jendeak biolentziari, Jehobak onartzen ez dituen sexu harremanei eta espirituei buruz?… Telebista programa, pelikula, bideo-joko, Interneteko toki edota komiki batzuetatik. Gauza hauek Jainkoarengana ala Satanas eta deabruengana gerturatzen gaituzte? Zer uste duzu?…
Zure ustez, nork nahi du guk gauza txarrak entzun eta ikustea?… Bai, Satanas eta bere deabruek. Beraz, zer egin behar dugu zuk eta biok?… Guretzat onak diren eta Jehoba zerbitzatzen lagunduko diguten gauzak irakurri, entzun eta ikusi. Bururatzen al zaizu hauetako baten bat?…
Ona dena egiten badugu, ez dugu deabruei beldurrik izateko arrazoirik. Jesus beraiek baino indartsuagoa da eta beldur diote. Behin, deabruek honakoa oihukatu zioten Jesusi: «Gu hondatzera al hator?» (Markos 1:24). Ze pozik egongo garen Jesusek Satanas eta bere deabruak suntsitzen dituenean, ezta?... Bitartean, Jesusengandik eta bere aitarengandik gertu mantentzen bagara, ziur egon gaitezke Jesusek deabruengandik babestuko gaituela.
Irakurri dezagun zer egin behar dugun 1 Pedro 5:8, 9 eta Santiago 4:7, 8 aipuetan.