Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Irailak 2-8

SALMOAK 79-81

Irailak 2-8

sjj 29. kanta eta otoitza | Hasierako adierazpenak (1 min)

ALTXORRAK JAINKOAREN HITZEAN

1) Erakutsi maitasuna Jehobaren izen handiari

(10 min)

Aldendu zaitez Jehoba desohoratzen duten ekintzetatik (Sl 79:9; w17.02 9 ¶5)

Jehobari dei egin behar diogu (Sl 80:19 [80:18, NWT]; ijwbv 3 ¶4-5)

Jehobak obedienteak direnak eta bere izena maite dutenak eskuzabaltasunez saritzen ditu (Sl 81:14, 17 [81:13, 16, NWT])

Gure jokabideak Jehobaren izena behar bezala gorestu dezan, Jehobaren lekuko garela esan behar dugu

2) Irakaspen preziatuak

(10 min)

  • Sl 80:2, oharra (80:1, NWT). Zergatik erabiltzen da batzuetan Joseren izena Israelgo leinu guztiei buruz hitz egiteko? (it-2 127 ¶5-6)

  • Zer irakaspen preziatu aurkitu dituzu aste honetako irakurketan?

3) Biblia irakurketa

(4 min) Sl 79:1-80:8 (79:1-80:7, NWT) (th 10 ikasgaia)

HOBETU PREDIKAZIOAN

4) Elkarrizketa hasi

(1 min) ETXEZ ETXE. Eskaini Biblia ikastaro bat. (lmd 4 ikasgaiko 4 ideia)

5) Elkarrizketa hasi

(3 min) INFORMALKI. Eskaini Biblia ikastaro bat. (lmd 4 ikasgaiko 3 ideia)

6) Elkarrizketa hasi

(2 min) PREDIKAZIO PUBLIKOAN. Eskaini Biblia ikastaro bat. (lmd 3 ikasgaiko 3 ideia)

7) Jarraipena egin

(5 min) ETXEZ ETXE. Eskaini Biblia ikastaro bat lehenago ikastaroa onartu ez duen pertsona bati. (lmd 8 ikasgaiko 3 ideia)

KRISTAUON BIZIMODUA

sjj 10. kanta

8) «Neure izena santutuko dute»

(15 min) Hitzaldia parte hartzearekin.

Satanas Jehobaren izena Edenen kalumniatzen hasi zen. Ordudanik, izaki adimentsu guztiok hartu behar dugun erabakirik garrantzitsuena, Jehobaren izena santutzea da.

Pentsatu dezagun Satanasek Jehobari buruz zabaldu dituen gezur krudeletan. Jehobari agintari bihozgabe eta zakarra dela aurpegiratu dio (Has 3:1-6; Jb 4:18, 19). Gainera, Jehobaren zerbitzariok ez dugula maite leporatzen digu (Jb 2:4, 5). Honetaz gain, milioika pertsona manipulatu ditu, Jehoba gure inguruko natura ederraren Sortzailea ez dela sinesteko (Erm 1:20, 21).

Nola sentiarazten gaituzte gezur hauek? Agian, zutitzera eta Jehoba defendatzera bultzatzen gaituzte. Jehobak bazekien bere herriaren nahia bere izena santutzea izango zela (Konparatu Isaias 29:23). Nola defendatu dezakegu bere izena?

  • Besteei Jehoba ezagutzen eta maitatzen lagunduz (Jn 17:25, 26). Prest egon bere existentziaren aldeko frogak erakusteko eta besteei bere ezaugarri zoragarriei buruz irakasteko (Is 63:7).

  • Jehoba bihotz-bihotzez maitatuz (Mt 22:37, 38). Obeditu Jehobaren aginduak, guretzat onak izateaz gain, Jehoba poztu nahi dugulako ere (Esa 27:11).

Ipini hurrengo BIDEOA: Maitasunak ez du huts egiten... Eskolan Jainkoa errespetatzen ez duten arren. Ondoren galdetu:

  • Nola defendatu zuten Arielek eta Diegok Jehobaren izena?

  • Zerk bultzatu zituen Jehoba defendatzera?

  • Nola imitatu dezakegu beraien eredua?

9) Kongregazioko Biblia ikasketa

Amaierako adierazpenak (3 min) | sjj 90. kanta eta otoitza