Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

IKASKETARAKO IDEIA

Ikasteko giro egokia sortu

Ikasteko giro egokia sortu

Nola atera etekinik handiena zure ikasketa pertsonalari? Ondorengo aholkuak jarraitu ditzakezu ikasteko giro egokia izateko:

  • Leku atsegin bat aukeratu. Posible bada, aukeratu leku txukun eta argitsu bat. Mahai bat erabili dezakezu edo etxetik kanpo leku eroso bat bilatu.

  • Leku pribatu bat bilatu. «Goizean goiz», Jesusek «toki bakarti bat» aukeratu zuen otoitz egiteko (Mar. 1:35). Erabateko pribatutasuna posible ez bada, familiakide edo pisukideei zein den zure ikasteko ordutegia esan, eta mesedez, errespetatzeko eskatu.

  • Kontzentratuta egon. Distrakzioak saihestu. Ikasteko mugikorra edo tableta erabiltzen baduzu, molestatzen ez duen moduan jarri. Eginbeharreko zerbait bururatzen bazaizu, ohar labur bat idatzi geroago egiteko. Arreta galtzen hasten bazara, buelta bat emateko edo luzaketak egiteko atsedenalditxo bat hartu.