Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

AURRE EGIN ESTRESARI

Zerk sortzen du estresa?

Zerk sortzen du estresa?

«Heldu gehienek euren estres maila geroz eta handiagoa dela esaten dute», dio Estatu Batuetako Mayo Klinika ezagunak. «Gaur egungo gure bizimodua aldaketaz beteta dago eta ez dakigu etorkizunean zer gertatuko den». Aztertu ditzagun estresa sortzen diguten arrazoietako batzuk:

  • dibortzio bat

  • maite dugun norbaiten heriotza

  • gaixotasun larri bat

  • istripu larri bat

  • delituak

  • bizimodu lanpetuegia

  • naturak edo gizakiak eragindako hondamendiak

  • eskolan edo lanean jasotako presioa

  • lana eta diruari buruzko kezkak