Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Nolako eredua jartzen diezu zeure seme-alabei?

GURASOENTZAT

8. Eredua jarri

8. Eredua jarri

ZER ESAN NAHI DU?

Gurasoek eredu on bat jartzen dute euren hitzak eta ekintzak eskutik doazenean. Esaterako, guraso askok seme-alabei etxean ez daudela esateko agintzen diete norbaitek atea jotzen duenean. Hori egiteko ohitura izanez gero, guraso horiek ezin dute espero beste egoera batean seme-alabek egia esatea.

«Hauxe diote askok: “Egin esaten dudana, ez egiten dudana”. Baina horrek ez du haurrekin funtzionatzen. Haurrak esponjak bezalakoak dira, esaten eta egiten dugun guztia barneratzen dute. Ondorioz, gauza bat esan eta beste bat egiten dugula ikusten badute, esan egingo digute» (David).

BIBLIA PRINTZIPIOA: «Ez dela ostu behar hots egiten duzun horrek, zergatik osten duzu zeuk?» (Erromatarrei 2:21).

ZERGATIK DA GARRANTZITSUA?

Haur eta gazteengan eraginik handiena dutenak euren gurasoak dira, edozein eskolakideren aurretik. Horregatik, gurasook, zuek zarete seme-alabak bide zuzenetik inork baino hobeto gidatuko dituzuenak, noski, beti ere esaten duzuena betetzen baduzue.

«Zure seme edo alabari zerbait mila aldiz errepikatu ahal diozu eta benetan ez jakin entzuten ari zaizun ala ez. Baina zuk esaten duzuna behin bakarrik egiten ez baduzu, berehala aurpegiratuko dizu. Uste ez duzunean ere, seme-alabek egiten duzun guztian jartzen dute arreta» (Nicole).

BIBLIA PRINTZIPIOA: «Goitik datorren jakinduria [...] itxurazalekeriarik gabea [da]» (Santiago 3:17).

ZER EGIN DEZAKEZU?

Aztertu zeure burua. Zer entretenimendu mota ikusten dut? Nola tratatzen ditut ezkontidea eta seme-alabak? Nolakoak dira nire lagunak? Arduratzen al naiz besteengatik? Laburbilduz, gustatuko al litzaidake nire seme-alabak ni bezalakoak izatea?

«Senarrak eta biok ez diegu seme-alabei guk betetzen ez ditugun printzipioak jarraitzea eskatzen» (Christine).

Barkamena eskatu. Zure seme-alabek badakite ez zarela perfektua. Horregatik, akatsen bat egiten duzunean zure ezkontidea eta seme-alabei barkamena eskatzen badiezu, zuzentasun eta apaltasunari buruzko ikasgai bikaina eskainiko diezu.

«Gure seme-alabek akatsak onartzen ditugula eta barkamena eskatzen dugula entzun behar dute. Bestela, ez dute ikasiko euren akatsak onartzen» (Robin).

«Gurasook dugu seme-alabengan eraginik handiena, eta gure eredua oinarrizkoa da denbora guztian begi-bistan dutelako. Beti irekita dagoen liburua bezalakoa da, beti eskuragarri dagoen ikasgaia» (Wendell).