Warwickeko 6. argazki bilduma (2016ko martxotik abuztura)
Argazki bilduma honetan, ikusi Jehobaren lekukoen egoitza nagusi berriko lanen aurrerapena eta bolondresek egin duten lana 2016ko martxotik abuztura.
2016ko martxoak 16 (Warwick gunea)
Kamioitik haritz eta astigarrak ateratzen ari dira. Warwick gunean 1.400 zuhaitz berri baino gehiago landatu dira.
2016ko martxoak 23 (Ibilgailuen tailerra)
Warwickeko langileak Jesu Kristoren heriotzaren oroitzapena ospatzen ari dira. Gune honetan 384 lagun bildu ziren. Mundu osoko Jehobaren lekukoek urtero ospatzen dute Oroitzapena.
2016ko apirilak 15 (Warwick gunea)
Arotzak sarreran dagoen etxetxoko leihoak jartzen ari dira. Sarreran egongo direnek bisitariei ongietorria emateaz, gunearen segurtasunaz eta kotxeen sartu-irtenaz arduratuko dira.
2016ko apirilak 19 (Zerbitzuak eskaini eta bulegoak dituen eraikina)
Aita-semeak bigarren solairuko pasillo batean alfonbra jartzen dute. Alfonbrak zatika jartzen ari dira gune publikoetan. Horrela, hondatuak daudenak aldatzeko beharra izatean, lana errazagoa da ez delako guztia aldatu behar.
2016ko apirilak 27 (Zerbitzuak eskaini eta bulegoak dituen eraikina)
Arotzak panelak jartzen ari dira bulegoen banaketa egiteko. Panel hauek mugikorrak dira, horrela bulego gunea beharren arabera egokitu daiteke.
2016ko maiatzak 10 (Zerbitzuak eskaini eta bulegoak dituen eraikina)
Langile bat harrera ondoan dauden komun publikoetan ari da lanean, komunak eta hauen arteko panelak jarri aurretik.
2016ko maiatzak 26 (Warwick gunea)
Simulakro batean, larrialdi taldea sua itzaltzeko lanetarako prestatzen ari da. Horrelako egoerei aurre azkar egiteko prestatuz, suhiltzaileek Warwickeko eraikinak eta hauetan bizi direnak babestu ditzakete larrialdi zerbitzuen lan karga murriztuz.
2016ko maiatzak 30 (Zerbitzuak eskaini eta bulegoak dituen eraikina)
Kamarero bat Warwickeko langileei jangela nagusian non eseri daitezkeen adierazten ari da bertan egingo den lehen goizeko adorazioa hasi aurretik.
2016ko maiatzak 31 (Mantentze eraikina eta bertakoentzako aparkalekua)
Laserrezko nibel bat erabiliz, arotz batek 2.500 seinale baino gehiago jartzen ditu bertan bizi direnei eta bisitariei gida emateko.
2016ko ekainak 1 (Zerbitzuak eskaini eta bulegoak dituen eraikina)
Soldatzaile bat baranda bat jartzen ari da harreratik aretora daraman eskailera nagusietan. Argazkiaren azpialdean suaren aurkako manta bat ikusten da. Honek, inguruan amaiturik dauden lanak babesten ditu.
2016ko ekainak 9 (Zerbitzuak eskaini eta bulegoak dituen eraikina)
Pareta eta Sabaien Saileko kide bat «Fedea ekinean» erakusketara daraman pasilloko lanak amaitzen ari da. Erakusketa hau, Warwicken norberak egin ditzakeen hiru erakusketetako bat da. Aretoaren diseinuak erakusketa bakoitzaren gaia nabarmentzen du.
2016ko ekainak 16 (Ibilgailuen tailerra)
Langileek hormigoizko lurra zigilatzeko prestatzen dute. Horrela, zigilatu ondoren, lurra iraunkorragoa izango da eta hauts nahiz gurpil aztarnek ez dute horrenbeste kaltetuko. Ondorioz, mantentzea errazagoa izango da.
2016ko ekainak 29 (Zerbitzuak eskaini eta bulegoak dituen eraikina)
Arotz talde bat beiraz eginiko zuntzezko sabaia jartzen ari da harrerako sarrera gainean. Panel hauek argia pasatzen uzten dute harrera nagusian argi naturala izateko helburuarekin.
2016ko ekainak 29 (Zerbitzuak eskaini eta bulegoak dituen eraikina)
Senar-emaztea granitozko baldosak jartzen ari da «Biblia eta Jainkoaren izena» erakusketaren sarreran.
2016ko uztailak 6 (Zerbitzuak eskaini eta bulegoak dituen eraikina)
Arotz batek areto nagusiak izango dituen 1.018 eserlekuetako bat jartzen du. Areto honetan, La Atalaya edo La Tour de Garderen ikasketa eta beste zenbait programa espiritual egiten ditu Betel familiak.
2016ko uztailak 9 (Zerbitzuak eskaini eta bulegoak dituen eraikina)
Arotz, elektrikari eta beste langile batzuk argia egiten duen kartel bat jartzen ari dira harrera nagusian bisitariei ongietorria emateko.
2016ko uztailak 13 (Zerbitzuak eskaini eta bulegoak dituen eraikina)
Eraikuntzarako laguntza taldeko bi kidek ura eramaten diete harrera nagusiko langileei. Eraikuntza taldeei hidrataturik egoteko gogoratzen zaie behin eta berriz, eguraldi beroa egiten duenean batez ere.
2016ko uztailak 19 (Zerbitzuak eskaini eta bulegoak dituen eraikina)
Arotz bat «Biblia eta Jainkoaren izena» erakusketarako ipiniko diren Bibliak jartzeko erakustokiak prestatzen ari da. Erakusketan erabiliko diren Biblia eta Bibliaren historiarekin loturiko objektu batzuk aldatu egingo dira noizean behin.
2016ko uztailak 22 (Zerbitzuak eskaini eta bulegoak dituen eraikina)
Proiektore baten bidez paretan azaltzen den marrazkia erabiliz, arotz bat Australia eta Asia hego ekialdeko irlak irudikatzen dituzten piezak jartzen ari da harrera nagusiko mapan. Pareta horretan, Jehobaren lekukoak izena ia 700 hizkuntzatan agertzen da.
2016ko uztailak 23 (Zerbitzuak eskaini eta bulegoak dituen eraikina)
Betel familiako kide batzuek orientazio bilera bat izan zuten. Bilera hau Warwicken biziko direnei ongietorria emateko prestu zen, baita oraindik zeuden segurtasun arriskuei buruz hitz egiteko ere.
2016ko abuztuak 17 (JW Broadcasting estudioa)
Langile batzuek JW Broadcasting-eko aurkezlearen mahaiari argia ematen dion eraztuna eusten duen estruktura zintzilikatzen dute. Estudioko osagai gehienak estudioa lehen zegoen gunetik ekarri ziren, Brooklynetik.
2016ko abuztuak 24 (Warwick gunea)
Elektrikari batek LED argiak dituen kartel berri bat jartzen du sarrera nagusian. Egoitza nagusiko departamentu gehienek irailaren 1ean hasiko dituzte beraien lanak Warwicken.