Saltatu edukira

Gogo onez eskaini zuten euren burua: Bulgaria

Gogo onez eskaini zuten euren burua: Bulgaria

 Bulgariako Jehobaren lekukoek lan handia dute besteei Jainkoari buruz eta bere Hitzari buruz erakusten. Beraiei laguntzeko, herrialde desberdinetako ehundaka anai-arreba joan dira Bulgariara 2000. urtetik aurrera. Zer zailtasun izan dituzte beste herrialde batean predikatzean? Esfortzu honek merezi al du? Ikusi ditzagun Bulgariara joan direnen iritziak.

Helburuak jartzen

 «Gure helburuen artean beti egon da behar handiagoa dagoen leku batean zerbitzatzea», dio Ingalaterran bizi den Darren-ek. «Dawn-ekin ezkondu eta gero, Londresera joan ginen errusieraz predikatzen laguntzera. Atzerrira joateko planak egiten genituen, baina gauza batengatik edo bestearengatik ez genuen lortzen. Amore eman genuen. Orduan, lagun batek gure egoera aldatu zela eta gure helburua lortu genezakeela ikusten lagundu zigun». Darren eta Dawn, beraien egoera kontuan izanda, behar handiagoa zegoen herrialde bat bilatzen hasi ziren. Azkenik, 2011⁠an, Bulgariara joan ziren.

Darren eta Dawn

 Munduko beste leku batzuetara joan direnen bizipenek, hasiera batean atzerrian zerbitzatzeko helburua ez zutenei, helburua hau jartzen animatu diete. Giada Italian bizi da bere senarrarekin, Luca. Berak hau dio: «Hego Amerikan eta Afrikan zerbitzatu zuten arreba batzuk ezagutu nituen. Oso alaiak ziren! Harrituta gelditu nintzen kontatu zizkiguten bizipenekin. Honek, nire helburu espiritualak aztertzen lagundu zidan».

Luca eta Giada

 Tomasz eta Veronika beraien bi seme-alabekin batera, Klara eta Matias, Txekiar Errepublikatik Bulgariara joan ziren 2015⁠ean. Zerk animatu zituen? Tomasz-ek hau dio: «Atzerrian zerbitzatu zutenen eredua aztertu genuen, hauen artean gure familia kideena. Beraien bizipenetan hausnartu genuen. Sentitu zuten poztasunak hunkitu gintuen eta honi buruz hitz egin genuen gure artean». Familia zoriontsu honek, orain, Bulgariako Montana hirian predikatzen du.

Klara, Tomasz, Veronika eta Mathias

 Linda Bulgariara joan den beste Lekuko bat da. Berak dio: «Duela urte batzuk, Ekuador bisitatu eta bertan predikatzera joan ziren anai-arrebekin topatu nintzen. Honek, behar handiagoa dagoen herrialde batera joan naitekela pentsarazi zidan». Petteri eta Nadja-k, Finlandiako bikote batek, besteen ereduan ere hausnartu zuten. Beraiek diote: «Gure betiko kongregazioan atzerrian predikatu duten esperientziadun berri-emaileak genituen. Zerbitzu horretan pasatako urteei buruz hitz egiterakoan, gogo biziz egiten zuten beti! Beraien bizitzako urterik hoberenak zirela esaten zuten».

Linda

Nadja eta Petteri

Aldez-aurretik prestatzen

 Atzerrian zerbitzatzeko beharrezkoa da dena ondo planeatzea (Lukas 14:28-30). Belgikako Nele-k hurrengoa dio: «Atzerrian zerbitzatzen pentsatzen hasi nintzenean, otoitz egin eta gure argitalpenetan horri buruzko artikuluak bilatzen hasi nintzen. Hauek ikasi eta hobetu beharreko gauzak bilatu nituen».

Nele (eskuinean)

 Poloniako Kristian eta Irminak bederatzi urtez Bulgarian zerbitzatu dute. Bertara joan baino lehen, Polonian bulgariar talde batean zerbitzatzea oso lagungarria izan zaie. Taldeak animatu eta hizkuntza ikasten lagundu zien. Hurrengoa diote Kristian eta Irminak: «Zeure burua eskaintzen duzunean, Jehobak zaintzen zaituela ikusi dugu, eta hori oso polita da. Jehobari “Prest nauzu! Bidali neu!” adieraztean, zuretzat ezinezkoak diren gauzak egin ditzakezu» (Isaias 6:8).

Kristian eta Irmina

 Prestatzeko eta dirua aurrezteko, Suitzako bikote batek, Reto eta Corneliak, beraien bizitza sinplifikatzea erabaki zuten. «Joan baino urtebete lehenago» azaltzen dute, «Bulgariara joan ginen astebetez bertako bizimodua ezagutzera. Bertan, esperientzia zuten misiolari batzuekin hitz egin genuen eta aholku praktikoak eman zizkiguten». Reto eta Corneliak aholku horiek praktikan jarri zituzten. 20 urte daramate Bulgarian.

Cornelia eta Reto beraien semeekin, Luca eta Yannik

Zailtasunei aurre egiten

 Atzerrira bidaiatzen dutenak, egoera berrira moldatu behar dira (Eginak 16:9, 10; 1 Korintoarrei 9:19-23). Gehienentzat, zailena hizkuntza ikastea da. «Izugarri gustatzen zitzaigun kongregazioko bileretan gure hitzekin komentatzea», esan zuen lehen aipatutako Lucak. «Denbora batez, asko kostatu zitzaigun bioi bulgariarrez komentario erraz bat prestatzea. Haurrak sentitzen ginen berriro! Hare gehiago, bertoko haurrek guk baino askoz hobeto komentatzen zuten!».

 Alemaniako Ravil-ek esan zuen: «Hizkuntza bat ikastea nekagarria da. Neure buruarekin gogorregia ez izaten saiatzen naiz. Zailtasunak ez ditut arazoak bezala ikusten, Jehobaren zerbitzuaren parte baizik».

Ravil eta Lilly

 Lehen aipatutako Lindak hau esan zuen: «Hizkuntzak ikastea ez da batere erraza niretzat. Bulgariarra ez da erraza eta askotan amore ematea pentsatu nuen. Bakarrik sentitu zaitezke ingurukoekin hitz egin ezin duzunean, esaten dutena ulertzen ez duzunean. Nire espiritualtasuna sendo mantentzeko, guztia suedieraz ikasten nuen. Azkenean, nire anai-arreba maiteei esker hizkuntza ikastea lortu nuen».

 Aurreko bizimodua faltan botatzea beste zailtasun bat izan daiteke. Herrialdez aldatzea erabaki dutenek, beraien familia kideak eta lagunak utzi behar izan dituzte. Eva Bulgariara joan zen bere senarrarekin batera. Hau dio berak: «Hasiera batean, bakarrik sentitzen nintzen. Honi aurre egiteko, gure familia eta lagunekin askotan komunikatzen ginen, eta hemen lagun berriak egin genituen».

Yannis eta Eva

 Baina zailtasun gehiago daude. Suitzako Robert eta Lianak hau azaldu zuten: «Hizkuntza eta kultura zailtasun handiak dira. Gainera, ez geunden negu hotzetarako prest ». Hala ere, positibo eta umoretsuak izateak, Bulgarian 14 urtez zerbitzatzen lagundu die.

Robert eta Liana

Bedeinkapenak

 Lilly-k behar handiagoa dagoen lekuetan predikatzea asko gomendatzen du. «Jehobaren laguntza era desberdinetan ikusteko aukera izan dut. Nire herrialdean gelditu izan banintz, agian, hori ikusteko aukera galduko nukeen», esan zuen Lilly-k. «Orain, besteei lehen baino gehiago lagundu ahal diet, eta honek espiritualki hazten eta pozik sentitzen laguntzen dit». Bere senarra Ravil ados dago berarekin. Hau dio berak: «Hau bizitzarik hoberena da, herrialde desberdinetako kristau trebeak ezagutzeko aukera bakarra! Hauek Bibliako egiak irakasten oso trebeak dira eta asko ikasi ahal izan dut».

 Gogo onez eskaintzen diren anai-arrebei esker, «Jainkoaren erregetzaren berri on hau, herri guztiek haren berri izan» dezakete (Mateo 24:14). Besteei laguntzeko gogotsu daudenak, Bulgariara joan zirenak barne, Jehobak beraien bihotzetako desirak betetzen dituela eta planak bedeinkatzen dituela ikusi ahal izan dute (20. Salmoa 2-5 [20:1-4, NWT]).