Saltatu edukira

BluePlanetArchive/Whale Watch Azores

DISEINATUA IZAN AL ZEN?

Cuvier moko-balearen urperatzeko gaitasuna

Cuvier moko-balearen urperatzeko gaitasuna

 Cuvier moko-balea 2.992 metroko sakoneraraino urperatu daiteke. Sakonera honetan, presioa 30.300 kilopascal ingurukoa da. Gainera, bale hau denbora luzez egon daiteke urpean. Erregistratua dago hauetako bat ur azalera itzuli arte urpean 3 ordu eta 42 minutuz egon zela. Nola lortzen dute ugaztun hauek hain presio handia jasatea eta hain denbora luzez oxigeno gutxirekin bizirautea?

 Beste itsas ugaztunekin gertatzen den bezala, bale honen kaxa torazikoa malgua da eta bere birikiak uzkurtu egiten dira. Ikerlarien aurkikuntzen arabera, itsas ugaztunek oxigeno gutxiago erabiltzen dute beraien bihotz taupaden erritmoa asko gutxitzen denean, eta odola gorputzeko estremitateetatik burura, bihotzera eta muskuluetara bideratzen da.

 Gainera, itsas ugaztunek oxigenoa muskuluetan biltzen dute mioglobina izeneko proteina bati esker. Urperatze sakonetan zehar, mioglobinak oxigenoa askatzen du beharraren arabera. Ugaztun hauen muskuluetako mioglobinaren kontzentrazioa gizaki eta lurreko animaliena baino askoz ere handiagoa da.

 Hala ere, ikerlari batek honakoa esaten du Cuvier moko-baleei buruz: «Izugarrizko sakoneraraino urperatzen dira. Fisiologiaren gaur egungo ezagutzan oinarrituz, bale hauek espero genuena baino sakonago eta denbora luzeagoz urperatzen dira». Zientzialariek bale hauen urperatzeko gaitasuna hobeto ulertzea espero dute medikuei birika kolapsoaren tratamendua hobetzen lagundu ahal dielako.

 Zer uste duzu? Cuvier moko-balearen urperatzeko gaitasuna ustekabean sortu zen edo diseinatua izan zen?