GAZTEEN GALDERAK
Bataiatu behar al naiz? 2. zatia: Prestatu bataiorako
Bibliaren arauen arabera bizitzen eta Jainkoaren laguna izaten saiatzen ari bazara, normala da bataioan pentsatzea. Nola jakin dezakezu pausu hori emateko prest zauden? a
Artikulu honetan honakoa ikusiko duzu:
Zenbat jakin behar dut?
Bataiorako prest egoteak ez du esan nahi datu pilo bat buruz ikasi behar dituzunik, eskolako azterketa bat izango balitz bezala. Baina «arrazoitzeko gaitasuna» erabili beharko duzu Biblia egia dela erabat ziur egoteko (Erromatarrei 12:1, NWT). Adibidez:
Konbentzituta al zaude Jainkoa existitzen dela eta zuk adoratzea merezi duela?
Bibliak dio: «Jainkoarengana hurbiltzen denak sinetsi egin behar baitu hura badela eta haren bila dabiltzanei saria ematen diela» (Hebrearrei 11:6).
Galdetu zeure buruari: Zergatik sinesten dut Jainkoarengan? (Hebrearrei 3:4). Zergatik merezi du nik adoratzea? (Apokalipsia 4:11).
Behar al duzu laguntzarik? Irakurri ¿Creación o evolución? Primera parte: ¿Por qué creer en Dios? edo Création ou évolution ? (1re partie) : Pourquoi croire en Dieu ?
Konbentzituta al zaude Bibliaren mezua Jainkoarengandik datorrela?
Bibliak dio: «Liburu Santuetan idatzirik dagoen guztia Jainkoak inspiratua da eta irakasteko, arrazoiak emateko, okerrak zuzentzeko eta biziera zuzenean hezteko baliagarria» (2 Timoteori 3:16).
Galdetu zeure buruari: Zergatik uste dut Biblia giza ideiak dituen liburua baino gehiago dela? (Isaias 46:10; 1 Tesalonikarrei 2:13).
Behar al duzu laguntzarik? Irakurri Nola lagundu ahal dit Bibliak? 1.zatia: Neure Biblia aztertuz.
Konbentzituta al zaude Jehobak kristau kongregazioa erabiltzen duela bere nahia betetzeko?
Bibliak dio: «[Jainkoari] aintza Elizan [kongregazioan] eta Kristo Jesusengan, gizaldiz gizaldi eta menderen mendetan» (Efesoarrei 3:21).
Galdetu zeure buruari: Bileretan Bibliatik ikasten dudana gizakiengandik edo Jehobarengandik datorrela uste dut? (Mateo 24:45). Bileretara joateko baimenik badut, joaten al naiz nire gurasoak joaten ez badira ere? (Hebrearrei 10:24, 25).
Behar al duzu laguntzarik? Irakurri ¿Por qué estaría bien ir a las reuniones en el Salón del Reino? edo Pourquoi assister aux réunions tenues à la Salle du Royaume ?
Zer egiten ari beharko nintzateke?
Bataiatzeko ez duzu perfektua izan behar. Hala ere, argi utzi beharko zenuke salmogileak esan zuena benetan egin nahi duzula: «Alde gaitzetik, egin on dena» (34. Salmoa 15 [34:14, NWT]). Adibidez:
Bizi al zara Jehobaren arauen arabera?
Bibliak dio: «Kontzientzia garbiz jokatu» (1 Pedro 3:16).
Galdetu zeure buruari: Orain arte nola erakutsi dut «ona eta txarra bereizteko» gaitasuna garatuta dudala? (Hebrearrei 5:14). Egin al diot noizbait aurre txarra dena egiteko beste gazteen presioari? Animatzen al naute nire lagunek gauza onak egitera? (Esaera Zaharrak 13:20).
Behar al duzu laguntzarik? Irakurri ¿Cómo puedo educar mi conciencia? edo Comment puis-je éduquer ma conscience ?
Onartzen al duzu egiten duzunaren erantzule zarela Jehobaren aurrean?
Bibliak dio: «Guztiok eman beharko diogu Jainkoari nork bere buruaren kontu» (Erromatarrei 14:12).
Galdetu zeure buruari: Zintzoa al naiz neure buruarekin eta besteekin? (Hebrearrei 13:18). Zer egiten dut akats bat egiten dudanean? Onartu egiten al dut? Ezkutatzen al dut edo besteei botatzen al diet errua? (Esaera Zaharrak 28:13).
Behar al duzu laguntzarik? Irakurri ¿Qué debería hacer cuando cometo un error? edo Comment réagir quand je fais une erreur ?
Zaintzen ari al zara Jehobarekin duzun adiskidetasuna?
Bibliak dio: «Hurbil zaitezte Jainkoarengana, eta hurbildu egingo zaizue» (Santiago 4:8).
Galdetu zeure buruari: Zer egiten ari naiz Jehobarengandik hurbil egoteko? Adibidez, zenbatero irakurtzen dut Biblia? (1. Salmoa 1, 2). Ba al dut otoitz egiteko ohiturarik? (1 Tesalonikarrei 5:17). Zehatzak al dira nire otoitzak? Jehobaren lagunak al dira nire lagunak? (15. Salmoa 1, 4).
Behar al duzu laguntzarik? Irakurri Nola lagundu ahal dit Bibliak? 2. zatia: Bibliaren irakurketaz disfrutatuz eta Zergatik egin behar dugu otoitz?
AHOLKUA: Bataiorako prestatzeko, irakurri Lo que los jóvenes preguntan. Respuestas prácticas (volumen 2) edo Les jeunes s’interrogent. Réponses pratiques (volume 2) liburuko 37. kapitulua. Jarri arreta batez ere 308. eta 309. orrialdeetako galderei.
a Irakurri Bataiatu behar al naiz? 1. zatia artikulua. Artikulu honek zeure burua Jainkoari eskaintzearen eta bataioaren esanahia eta garrantzia aztertzen du.