Zer lortuko du Jainkoaren Erreinuak?
Bibliaren erantzuna
Jainkoaren Erreinuak giza gobernu guztiak ordezkatuko ditu eta lur osoan aginduko du (Daniel 2:44; Apokalipsia 16:14). Hau gertatzen denean, Jainkoaren Erreinuak ondorengoa egingo du:
Gaiztoak diren pertsonak kenduko ditu, beraien berekoikeriak guztioi kalte egiten baitigu. «Gaizkileak, berriz, jo eta garbitu egingo dituzte mundutik, eta maltzurrak desagerrarazi bertatik» (Esaera Zaharrak 2:22).
Gerra guztiekin amaituko du. «[Jainkoak] mundu osoan guduak geldiarazi» egingo ditu (46. Salmoa 10 [46:9, NWT]).
Lurrean oparotasuna eta segurtasuna egotea lortuko du. «Nor bere mahats-parrapean eseriko da, bere pikondopean, inoren beldurrik gabe» (Mikeas 4:4).
Lurra paradisu bihurtuko du. «Poztu bitez basamortua eta lur elkorra, alai bedi eta loratu landa lehorra» (Isaias 35:1).
Pertsona guztiei gustuko lana emango die. «[Jainkoaren] aukeratuek beraien lanaren emaitzaz izugarri gozatuko dute» (Isaias 65:21-23, NWT).
Gaixotasunak kenduko ditu. «Inork ez du esango: “Gaixo nago”» (Isaias 33:24).
Ez da inor zahartuko. «Gaztetasunaren indarra berreskuratuko du, nerabezaroko egunetara itzuliko berriro» (Job 33:25).
Hildakoak berpiztuko ditu. «Baitator ordua hildako guztiek haren [Jesusen] ahotsa entzungo dutena, eta hilobietatik aterako direna» (Joan 5:28, 29).