Santuei otoitz egin ahal diegu?
Bibliaren erantzuna
Bibliak ez du irakasten santuei otoitz egin behar diegunik. Jainkoari egin behar diogu otoitz Jesusen izenean. Jesusek hau irakatsi zien bere dizipuluei: «Zuek egizue otoitz honela: “Gure Aita zerukoa, agertu santu zeure izena”» (Mateo 6:9). Ez zuen erakutsi santuei, aingeruei edo beste norbaiti otoitz egin behar diogunik, Jainkoari baizik.
Jesusek bere jarraitzaileei hau ere esan zien: «Neu naiz bidea, egia eta bizia. Ezin da inor Aitarengana joan nire bidez izan ezik» (Joan 14:6). Jainkoak Jesus bakarrik izendatu du gu eta bere arteko bidea edo bitartekari izateko (Hebrearrei 7:25).
Zer gertatzen da Jainkoari eta santuei ere otoitz egiten badiegu?
Satanasen hirugarren tentaldian Jesusek hau erantzun zion: «Adoratu Jauna, zeure Jainkoa, eta bera bakarrik gurtu» (Mateo 4:10). Jainkoak bera bakarrik adoratzeko eskatzen digu. Honek, berari bakarrik otoitz egitea suposatzen du (Isaias 48:11).
Santuei, aingeruei edo beste norbaiti otoitz egiten badiogu, Jainkoa mintzen dugu. Joan apostolua aingeru bat gurtzen saiatu zenean, aingeruak geldiarazi eta hau esan zion: «Ez egin horrelakorik; ni ere zerbitzari naiz, zu eta Jesusen testigu leial diren zure senideak bezala. Jainkoa gurtu behar duzu» (Apokalipsia 19:10).