Saltatu edukira

Frogatzen al dute profezia mesianikoek Jesus Mesias zela?

Frogatzen al dute profezia mesianikoek Jesus Mesias zela?

Bibliaren erantzuna

 Bai. Jesusek Mesiasi buruzko profeziak bete zituen lurrean egon zenean. Mesias «buruzagi sagaratua», etorkizunean «munduaren salbatzaile» izango zela diote profezia hauek (Daniel 9:25; 1 Joan 4:14). Hil ondoren ere, Jesusek profezia mesianikoak betetzen jarraitu zuen (110. Salmoa 1; Eginak 2:34-36).

 Zer esan nahi du «Mesias» izenak?

 Ma·shiʹakh (Mesias) hebreerazko terminoak eta esanahi bera duen Khri·stos (Kristo) hitz grekoak «gantzutu» esan nahi dute. Beraz, «Jesu Kristo» izenak «Jesus gantzutua» edo «Jesus Mesias» esan nahi du.

 Biblia garaian, norbait autoritate berezi bat izateko aukeratzen zenean, olioa isurtzen zioten buruan (Lebitarrena 8:12; 1 Samuel 16:13). Jainkoak Jesus aukeratu zuen autoritate handia izateko, hau da, Mesias izateko (Eginak 2:36). Baina olioz gantzutu beharrean, Jainkoak espiritu santuaz gantzutu zuen Jesus (Mateo 3:16).

 Bete al ditzake pertsona batek baino gehiagok profezia mesianikoak?

 Ez. Hatz-aztarna batek pertsona bakar bat identifikatzen duen moduan, Bibliako profeziek Mesias edo Kristo bakarra identifikatzen dute. Hala ere, Bibliak hurrengoa ohartarazi zuen: «Gezurrezko mesiasak eta sasiprofetak agertuko dira eta aukeratuak berak ere, ahal balitz, engainatzeko moduko mirari handiak eta egintza harrigarriak egingo dituzte» (Mateo 24:24).

 Posible al da etorkizunean Mesias agertzea?

 Ez. Mesias Israelgo Dabid erregearen ondorengo izango zela aurresan zuen Bibliak (89. Salmoa 4, 5 [89:3, 4, NWT]). Baina judutarren erregistro genealogikoak galdu egin ziren. Dirudienez K.o. 70. urtean galdu ziren, erromatarrek Jerusalem suntsitu zutenean. a Beraz, orduz geroztik inork ezin izan du frogatu Dabid erregearen ondorengoa denik. Erregistro horiek, aldiz, Jesusen garaian existitzen ziren eta Jesusen etsaiek ere ez zuten ukatu bera Dabiden ondorengoa zenik (Mateo 22:41-46).

 Zenbat profezia mesianiko daude Biblian?

 Ezin da zenbaki zehatz bat eman. Mesiasi buruz argi hitz egiten duten pasarteetan ere, profezia hauek modu desberdinetan zenbatu daitezke. Adibidez, Isaias 53:2-7 pasartean Mesiasi buruzko hainbat gertaera profetiko aipatzen dira. Batzuentzat pasarte osoa profezia bakar bat da. Beste batzuentzat, aldiz, gertaera bakoitza profezia bat da.

 Jesusek bete zituen profezia mesianikoetako batzuk

Gertaera

Profezia

Betetzea

Abrahamen ondorengoa izan zen

Hasiera 22:17, 18

Mateo 1:1

Isaaken ondorengoa izan zen

Hasiera 17:19

Mateo 1:2

Judaren leinukoa izan zen

Hasiera 49:10

Mateo 1:1, 3

Dabid erregearen ondorengoa izan zen

Isaias 9:6 [9:7, NWT]

Mateo 1:1

Bere ama birjina izan zen

Isaias 7:14

Mateo 1:18, 22, 23

Belenen jaio zen

Mikeas 5:1 [5:2, NWT]

Mateo 2:1, 5, 6

Emmanuel izena eman zioten b

Isaias 7:14

Mateo 1:21-23

Hasiera apala izan zuen

Isaias 53:2

Lukas 2:7

Haurtxo askoren hilketa gertatu zen bera jaio ondoren

Jeremias 31:15

Mateo 2:16-18

Egiptotik ateratzeko deia jaso zuen

Oseas 11:1

Mateo 2:13-15

Nazaretarra deitu zioten c

Isaias 11:1

Mateo 2:23

Mezulari bat egongo zen bere aurretik

Malakias 3:1

Mateo 11:7-10

Mesias izateko gantzutua izan zen K.o. 29. urtean d

Daniel 9:25

Mateo 3:13-17

Jainkoak bere Semea zela aditzera eman zuen

2. Salmoa 7

Eginak 13:33, 34

Jainkoaren etxearengatik gogo bizia erakutsi zuen

69. Salmoa 10 [69:9, NWT]

Joan 2:13-17

Berri onak zabaldu zituen

Isaias 61:1

Lukas 4:16-21

Bere predikazioa argia izan zen Galilearentzat

Isaias 8:23 [9:1, NWT]; 9:1 [9:2, NWT]

Mateo 4:13-16

Mirariak egin zituen Moisesek bezala

Deuteronomioa 18:15

Eginak 2:22

Jainkoaren mezuaz hitz egin zuen Moisesek bezala

Deuteronomioa 18:18, 19

Joan 12:49

Askoren gaixotasunak sendatu zituen

Isaias 53:4

Mateo 8:16, 17

Ez zuen arreta bereganatu

Isaias 42:2

Mateo 12:17, 19

Errukia erakutsi zien sufritzen ari zirenei

Isaias 42:3

Mateo 12:9-20; Markos 6:34

Jainkoaren justizia iragarri zuen

Isaias 42:1, 4

Mateo 12:17-20

Kontseilari miragarri

Isaias 9:5, 6 [9:6, 7, NWT]

Joan 6:68

Jehobaren izena ezagutarazi zuen

22. Salmoa 22NWT

Joan 17:6NWT

Konparaketak eta parabolak erabili zituen irakastean

78. Salmoa 2

Mateo 13:34, 35

Buruzagi

Daniel 9:25

Mateo 23:10

Askok ez zuten berarengan sinetsi

Isaias 53:1

Joan 12:37, 38

Bera dela eta estropezu egin zuten

Isaias 8:14, 15

Mateo 21:42-44

Besteek baztertu zuten

118. Salmoa 22, 23

Eginak 4:10, 11

Arrazoirik gabe gorrotatu zuten

69. Salmoa 5 [69:4, NWT]

Joan 15:24, 25

Jerusalemen asto baten gainean sartu zen eta harrera handia jaso zuen

Zakarias 9:9

Mateo 21:4-9

Haurrek goretsi zuten

8. Salmoa 2NWT

Mateo 21:15, 16

Jehobaren izenean etorri zen

118. Salmoa 26

Joan 12:12, 13

Hurbileko lagun batek saldu zuen

41. Salmoa 10 [41:9, NWT]

Joan 13:18

Zilarrezko 30 txanponen truke saldu zuten e

Zakarias 11:12, 13

Mateo 26:14-16; 27:3-10

Lagunek alde batera utzi zuten

Zakarias 13:7

Mateo 26:31, 56

Gezurrezko lekukoek bere aurkako testigantza eman zuten

35. Salmoa 11

Mateo 26:59-61

Bere salatarien aurrean isilik geratu zen

Isaias 53:7

Mateo 27:12-14

Txistua bota zioten

Isaias 50:6

Mateo 26:67; 27:27, 30

Buruan jo zuten

Mikeas 4:14 [5:1, NWT]

Markos 15:19

Jipoitu zuten

Isaias 50:6

Joan 19:1

Ez zuen bere burua defendatu jipoitu zutenean

Isaias 50:6

Joan 18:22, 23

Agintariek bere aurka konspiratu zuten

2. Salmoa 2

Lukas 23:10-12

Esku-oinak habe batera iltzatu zizkioten

22. Salmoa 17 [22:16, NWT]

Mateo 27:35; Joan 20:25

Bere jantziak zozketatu zituzten

22. Salmoak 19 [22:18, NWT]

Joan 19:23, 24

Bekataritzat jo zuten

Isaias 53:12

Mateo 27:38

Mespretxatu eta iraindu zuten

22. Salmoa 8, 9 [22:7, 8, NWT]

Mateo 27:39-43

Bekatarien alde sufritzeko prest egon zen

Isaias 53:5, 6

1 Pedro 2:23-25

Jainkoak alde batera utzi zuela zirudien

22. Salmoa 2 [22:1, NWT]

Markos 15:34

Ozpina eta behazuna eskaini zioten

69. Salmoa 22 [69:21, NWT]

Mateo 27:34

Egarri zen justu hil aurretik

22. Salmoa 16 [22:15, NWT]

Joan 19:28, 29

Jainkoaren eskuetan jarri zuen bizia

31. Salmoa 6 [31:5, NWT]

Lukas 23:46

Bere bizia eskaini zuen

Isaias 53:12

Markos 15:37

Bere bizia eskaini zuen bekatua ezabatzeko

Isaias 53:12

Mateo 20:28

Ez zioten hezurrik hautsi

34. Salmoa 21 [34:20, NWT]

Joan 19:31-33, 36

Zulatua izan zen

Zakarias 12:10

Joan 19:33-35, 37

Aberatsekin batera hilobiratu zuten

Isaias 53:9, oharra

Mateo 27:57-60

Berpiztua izan zen

16. Salmoa 10

Eginak 2:29-31

Traizionatu zuena ordezkatu zuten

109. Salmoa 8

Eginak 1:15-20

Jainkoaren eskuinean eseri zen

110. Salmoa 1

Eginak 2:34-36

a McClintock eta Strong-en Cyclopedia-k dio: «Ziurtasun handiz esan dezakegu juduen leinu eta familien erregistroak Jerusalemen suntsipenarekin galdu zirela, eta ez aurretik».

b Emmanuel izen hebrearrak «Jainkoa gurekin» esan nahi du. Honek oso ondo deskribatzen du Mesiasen eginkizuna. Lurrean egin zuenak Jainkoa bere adoratzaileekin dagoela frogatu zuen (Lukas 2:27-32; 7:12-16).

c «Nazaretar» terminoa dirudienez hebreerazko neʹtser hitzetik dator. Hitz honek «kimu» esan nahi du.

d Mesias K.o. 29. urtean agertuko zela aurresan zuen Bibliak. Gehiago jakiteko, irakurri Mesias noiz agertuko zen iragarri zuen Danielen profeziak artikulua.

e Profezia hau Zakariasen liburuan agertzen da. Baina Mateo biblia-idazleak «Jeremias profetak» esan zuela adierazi zuen (Mateo 27:9). Dirudienez, Jeremiasen liburua «profeten liburu[ak]» deituriko liburu-multzoaren hasieran agertzen zen batzuetan (Lukas 24:44). Badirudi Mateok «Jeremias» aipatu zuela liburu-multzo osoari buruz hitz egiteko. Profeten liburu-multzo honen barnean Zakariasen liburua ere dago.